XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondarroatik: Aurrera 3-1 Amaika Bat.

Futbol zelaia jendez gainezka zegoen.

Debatar, pila bat ere han zen heuren ekipoa animatzeko prest.

Lehenengo gola Kilik sartu zuen egundoko tiroz.

Enpatea Beistegiren tiroz etorri zen.

Ikusgarrizko gola benetan.

Atsedenaldian parrean egon arren, jendea pozik eta alai zegoen hura zela jokua eta.

Bigarren aldian Aurrera nagusitu zen.

Bigarren gola Bernarrek sartu zuen bere jokaldi pertsonal itzel batez hiru kontrario driblatu ondoren.

Eta hirugarren gola ere Bernarrek berak sartu zuen penaltiz.

Bilbao aurrelariak tiro bi jo zituen paluetan.

Aurrerak azkenaldi honetako partidurik onena bota zuen.

Hamaika txalo entzun zuten.

Jubenilak: Aurrera 3 Motriko 1.

Lehen aldi gopikarria eta gazbakoa izan zen.

Bigarren aldian zorionez Aurrerako futbolariak bizturik irten ziren.

Laster lortu zuten lehenengo gola.

Baita Motrikok agudo sartu ere.

Baina Aurrerako gazteak ez ziren desanimatu eta Biribirik gidaturik sekulako jokua atera zuten.

Ekinaren ekinez etorri ziren gol biak.

Eta ez edozelakoak gainera!.

Gure gazteak gainbehera zihoazen azken partiduetan.

Baina zorionez biztu dira.

Luzerako izan dadila.

Nahita ez, izen bat aitatu behar; Biribiri joko ikusgarri atera zuen ondarroar guztien gustorako.

Herri ikastolako batzar nagusia.

EGINen iragarri bezala, joan den astean Ondarroako herri ikastolako batzar nagusia izan zen.

300en bat lagun batu ziren.

Gauza asko tratatu ziren beti bezala.

Hona hemen inportanteenak: - Umeen aldetik kopuru jenerala gehitu egin da, baina eskolaurrea preskolarra gutitu.

- Araudi berria irakurri zer eta nobedadetzat irakasleek 8 ordu sartu behar dituztela azaldu zen.

- Aurten lehenengoz, zuzendari liberatu bat eta euskarako beste bat ere badaude, plastikarako eta musikarako beste bi egonik.

- Baina beste ikastoletan bezala, kako nagusi diru kontua da.

Estatuaren 7 milioiko laguntza dauka.

Umeen kuotak 3.491.000 pezeta.

Eta hortik gora beste 3.776.000 pezeta behar.

Diru hau herrian batu da.

Laguntzaile, zozketa, taberna eta abarren bidez.

Gero ikastolak ez direla herritarrak esan.

Datorren urterako 17 milioiko presupostua dago.

Estatutik 8.500.000 espero da, umeen kuotetatik 4.000.000 inguru eta gainontzekoa herritarren sakeletik atera behar zelan edo halan.

Ondarroa urak eramaten ez badu, egingo da hori ere.